XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Jauna esan neutsan nik, zegaitik igo ziran urpetik berrogei arri areik, aitaturiko sillu ori ba-eroien ezkero?.

Jaungoikoaren Semearen izena iragarri eben apostolu ta irakasle oneik erantzun eustan Jaungoikoaren Semearen onoimen eta fedean ilda gero, eurak baiño leenago il izan ziranai be iragarri eutseen, arei iragarte-sillua be emonik.

6. Beraz, uretara arekaz jatsi ziran eta barriro igo ziran; baiña, oneik bizirik jatsi ziran, eta bizirik igo ziran barriro; oneik baiño leenago jatsi ziranak, barriz, illik jatsi ziran, baiña bizirik igo ziran.

7. Beraz, oneixen bidez artu eben bizia eta eldu ziran Jaungoikoaren Semearen izenaren ezaguera osotara.

Orrexegaitik igo ziran arekaz batera, eta ekin eutsoen torregintzari, eta landu bearrik izan bagarik sartu ziran torregintzan, zuzentasunez eta garbitasunez il ziran-eta.

Sillu onen bearrean egozan.

Or, ba, ori be argituta.

Argituta dago, jauna, erantzun neutsan.

XVII. Mendien irudi-agiria.

- Orain, jauna esan neutsan nik-, azaldu egidazu mendiai buruzkoa: zegaitik dabez era ezbardin eta bestelakoak?.

Entzun erantzun eustan. Amabi mendi oneik, mundu guztian bizi diran amabi leiñu (jatorri) dira (245) Leiñu, (tribu erderaz): gizadi osoa. Mendiak, erriak dira; eta arriak, euron artean salbatzen diran gizonak.

Guzti onei iragarri izan yaken Jaungoikoaren Semea Apostoluen bidez.

2. Azaldu egidazu, jauna esan neutsan nik: zegaitik dira mendiak ezbardiñak eta zegaitik dau bakoitzak bere era berezia?.

Entzun erantzun eustan. Lur guztian bizi diran amabi leiñu oneik amabi errialde dira.

Oneik, ezbardiñak dira euren pentzakeran eta eritzikeran.

Beraz, ikusi dozuzan mendiak ezbardiñak diranez, errialde onein pentzakera ta eritzikera be ezbardiñak dira.

Oraintxe erakutsiko dautsut errialde oneitariko bakoitzaren jokabidea.

3. Leenen eta bein, jauna esan neutsan nik azaldu egidazu, mendiak ain ezbardiñak izanarren, bertatik ekarritako arriak, torregintzan ezarriaz batera, zegaitik biurtu ziran guzti-guztiak kolore bateko, distiratsu, urpetik urten ziranak lez?.

4. Onexegaitik erantzun eustan: zerupean bizi diran errialde guztiak, entzun eta sinistu ondoren, Jaungoikoaren Semearen izenean izan ziralako deituak.